Sinadura

Hego haizeak gogor jotzen duen aldaketa garaiotan ertzak aurkitzen ahaleginduko naiz. Erdigune guztiek badutelako beren ertza, beren bazterra, beren kornerra, beren lurrikara. Bizipen propioak, gogoetak, zertzeladak, erreferentziak, albisteak, hemeroteka lanak eta bestelako kolaborazioak uztartuko ditut txoko honetan, eztabaidarako aukera irekita. Batez ere kazetaritza digitalaren prismatik begiratuko dizkiet eguneroko kezkei, baina gai politiko eta sozialei muzin egin gabe. Leiho bat zabal-zabalik, muga igaro nahi duen edonor hartzeko prest.

_RAD5324