Galdera adina ikur

Zergatik salatzen ditugu aste barruan matxistatzat jotzen ditugun mezuak asteburuetan gure dantzaldien ereserki bihurtzen baditugu? Zergatik begiratzen dugu minutu erdiro sakelakoa ez badugu dei hotsik sumatu? Zergatik egiaztatzen dugu erotzeraino autoa behar bezala itxi ote dugun? Zergatik tematzen gara iratzargailua ordu berean jartzera beranduago jaikiko garela jakinda? Zergatik asaldatzen gaitu galtzerdiekin lo egiteak? Zergatik usaintzen dugu arropa jantzi aurretik? Eta erantzi ostean?

Zergatik aldarrikatzen dugu berdintasuna haurrak jolastorduetan generoaren arabera banatzen ditugun bitartean? Zergatik sinetsarazten diegu kaleko saltzaileei korrika eta presaka gabiltzala? Zergatik irensten dugu listua urduri gaudenean? Zergatik gogaitzen gaitu mahaikideak ogi koskorra lapurtzea? Zergatik zahartzen zaizkigu hatz puntak uretatik irtetean? Zergatik gorritzen zaizkigu eskuak puzker bat botatzerakoan? Zergatik lotsarazten gaitu gizonoi txiza eserita egiten dugula aitortzeak? Zergatik egiten dizkiogu hainbeste galdera txoro geure buruari erantzunik ez dutela jakinda? Zergatik?

[Goiena – ‘Puntua’ aldizkaria]

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s