Nola txertatu genero ikuspegia kazetaritzan?

Edonork egin dezake ariketa: ireki egunkaria, busti atzamar punta eta zenbatu zenbat orri pasa behar izan dituzun emakume batekin topo egiteko. Ez larritu espero baino lehenago lehortu bazaizu atzamarra edota esku bakarrarekin konta baditzakezu orriotan agertzen diren emakumeak. Ziurrenik ez zabiltza oker: kostata aurkituko dituzu. Eta zer-nolako trataera ematen zaie? Zein sailetan? Hemen gomendio sorta bat, La Marea-n ikasitakotik tiraka, estereotipoetan erortzeko arriskutik aldendu eta ahalik eta trataera parekideena lortzeko bidean.

Indarkeria matxista:
– Hasiera-hasieratik nabarmendu ez direla kasu isolatuak. Testuinguruan jarri: genero indarkeria ez da kasualitatez gertatzen, haserrealdi baten ondoren, jendartean sustraituta dagoen eredu sexistaren ondorioz baizik.
– Ez mugatu erasoak salatzera. Izeberg-aren punta baino ez direla gogorarazi. Ez dira gertaera hutsalak, errotutako arazo sozial bat baizik. Termino horietan jorratu gaia, tentuz baina erreparorik gabe.
– Ahotsa eman emakumeei. Testigantza pertsonalei tokia egin, betiere biktimak berak jarritako mugak errespetatuta.
– Biktimei aurpegia jarri, haiek nahi izatekotan.
– Hautsi emakumeak biktimizatzeko joerarekin. Ez lotu beti sufrimenduarekin: elkarteen borroka, garaipen eta esperientzia komunikatiboak bistaratu.
– Ikusgai egin gizarte talde gutxitu edo diskriminatuak, ez soilik haien errealitateari buruzko eduki berezietan.
– Diskurtso berriak sortu: ahaldundutako emakumeak jarri adibide gisa, subjektu aktiboak direla erakutsi. Helarazi eredu positiboak; tratu txarrak salatu eta gainditu dituzten andreena, esaterako.
– Ahalegin berezia egin etorkinen, prostituten, gazteen edota diskriminazio bikoitza jasaten duten emakumeen berri ematean.

Informazio iturriak:
– Biktima mindu, iraindu edo kaltetu dezaketen iritzi guztiei entzungor egin.
– Gaian adituak diren pertsonengana jo (gabiltza.eus / plataformaexpertas.com), inoiz ez erasotzailearen bizilagun edo familiako kideengana, zuzeneko lekukoak izanda ere: haren sen ona baino ez dute goraipatuko.
– Erasotzaileari buruzko iritzi positibo guztiak saihestu.
– Arakatu eta ikertu, ahal bezainbeste. Zer dago erasoaren atzean? Zergatik gertatu da? Zeren segida da? Hura gutxietsi edo justifika dezaketen argudiorik ez: alkohola, arazo psikologikoak, drogak, zeloak, eztabaidak…
– Ez egotzi emakumeei indarkeria sexistaren errua. Biktima erasoaren erantzule bihurtu eta erasotzailea legitimatu dezakeen informazio oro kendu.
– Ez estigmatizatu tratu txarrak salatzen ez dituzten emakumeak. “Ez zuen salaketarik jarri”. Formula hori erabiltzekotan esplikatu zergatik; bikotekideekiko menpekotasun psikologiko eta ekonomikoa azaldu.
– Ez jo ontzat polizien tesiak; egiaztatu hala diren edo ez.

Hizkera ez-sexista:
– Saihestu emakumeen gaineko ikusmoldea distortsionatzen duten aipamenak: fisikoa, janzkera, erakargarritasun sexuala…
– Subjektu autonomo gisa tratatu emakumeak, ez gizonen menpeko gisa. Baztertu halako loturak irudikatzen dituzten esamoldeak: “Trumpen emaztea”, “Irene, Iglesiasen ezkerreko eskua”, “Zapateroren alabak”… Identitatea eman.
– Ez ibili itzulinguruka. Anbiguotasuna alde batera utzi: gauzak garbi azaldu, beharrezkoak ez diren argazki eta xehetasunetan erori gabe. Eduki sentsazionalistarik ez, are gutxiago titularretan.
– Baztertu emakumeen aurkako indarkeria dakarten argudio, esamolde, irudi eta estereotipo sexistak.
– “Etxe barruko indarkeria” edo “bikotekideen arteko indarkeria” bezalako kontzeptuak saihestu: erasoen jatorri sexista lausotzen dute.
– Albistea gertuko bihurtu. Ez sartu gertaerei zuzendutako atalean: trataera berezia eman, ez parekatu bestelako hilketa edo ezbeharrekin.
– Biktimen izen-abizenak erabili, ez soilik izenak edo ezizenak.
– Erasoak genero indarkeria edo indarkeria matxista bezala izendatu, inoiz ez familiarteko edo bikotekideen arteko bortizkeria gisa.
– Erakundeen erantzukizuna agerian utzi.
– Albistearen bukaeran genero indarkeriaren aurkako doako laguntza telefonoa (016) erantsi.

Lanbideak:
– Feminizatutako lanbideez hitz egin. Gehienbat emakumeek eginiko zereginez ari garela nabarmendu eta balioan jarri: eguneroko bizitza sostengatzeko ezinbestekoak direla esan.
– Albistea datuekin jantzi: etxeko langileen %90 emakumeak dira.
– Ez geratu datu hutsaletan. Testuingurua eman, eta harago joan. Zein da biktimaren egoera soziala? Eta legala? Badu kontraturik?
– Gizon eta emakumeen arteko soldata arrakalak ikusarazi.
– Emakumeek hainbat kolektibotan parte hartzen dutela jakintzat hartu, eta ez izendatu kolektibo unitario baten moduan.
– Ez tratatu emakumeak ‘ente homogeneo’ bezala; askotarikoak direla erakutsi.
– Begi bistan jarri emakumeen eta gizonen aniztasuna. Pareko gisa tratatu: hainbat rol betetzen, aginte maila berarekin, lan berdinak eginez…

[Azaleko irudia: Diego Radamés]

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s