386 kilometro

Herdoiltzeko beldurrak, ikasten segitzeko premiak eta pertsona gisa hazteko grinak ekarri ninduen Ferraz, Gurtel eta futbola ikur diren erresumara. Nor garen, nondik gatozen, bizitza zertan inbertitu dugun eta Madrildik zerk erakarri gintuen azaldu behar izan dugu, dozenaka belarri fin eta begi adimentsuren aurrean. Batzuk hitz totelka, urduriago; besteak lasai antzean, erosoago. Nire txanda igaro eta testigua hurrengoari pasa ostean, “Aupa!” ozen bat entzun dut arbel ingurutik. Ez entzunarena egin dut, “Euskal Herriko…” segitu duen arte. Ustekabean harrapatu nau. Bera ere konturatu da. Irribarre konplize batekin erantzun, eta “Hara, beste euskaldun bat hemen?” pentsatu dut nire kolkorako. “Euskalduna ez, euskal herritarra bai”, esplikatu dit ikaskideak gero, aulkira bueltan. Ez da gutxi.

Euskaraz apenas jakin arren, gehiago trebatzeko asmoa duela kontatu dit, zintzo. Bai, non eta Madrilen! Gurasoei ere hala hitzeman die, Bilbon “zaila” egiten zaiolako euskaraz aritzea. Ez omen du beharrik sentitu. Sekula. “EHUn ere gaztelaniaz ikasi nuen kazetaritza”, dio. Orain, ordea, txipa aldatzeko aldartea du; edo borondatea, behintzat. Ikastaro merke-merkeak omen daude Euskal Etxean, edonoren patrika estu hartu gabe ordaintzekoak. Eta aprobetxatu behar, aizu!

Ez diot prezio zehatzik jarriko euskarari. Ez naiz ni izango hura konbentzitzen hasiko dena, euskara ikastea garestia edo merkea den esango diona, edo abantailak desabantailak baino gehiago direla nekatu arte nabarmenduko diona. Baina ziur nago balantza batean ezarrita, eta ezarri gabe ere, esfortzuak merezi duela. Bizkarrean kolpe bat emanda agurtu dut, betidanik ezagutuko banu bezala. Inoiz ez baita beranduegi ezta urrutiegi euskara ikasteko. Ez Madrilen, ez Parisen, ezta Euskal Herrian ere. 386 kilometrora, 886 kilometrora edo 86ra. Bejondeiola!

[Azaleko irudia: Diego Radamés]

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s