Zirt edo zart

Ume-moko batzuk gineneko garaiak oroitu genituen aurrekoan, topa eta topa artean. Nerabezaroko txutxu-mutxuez aritu ginen, maitasun kontu zirraragarri eta ez hain zirraragarriez, inozentziaren labirintora eginiko joan-etorriez. Ikasi eta desikasitakoak ere  eduki genituen ahotan, gela barruko eta kanpoko balentriak. Nola atsedenaldietan entzierro txikiak antolatzen genituen irakasleei harrera lasterka egiteko, edo nola ezkutatzen ginen mahai azpietan klase hasierak atzeratzeko.

Atzera begiratzea ei da aurrera egiteko errepide motzena, egiaztatzeko urteak ez direla oharkabean igaro, ez garela beti izan gaur garena. Denboraren joana ere maltzurra bezain abegikorra izan daitekeela erakusten digu, dilemaz eta ustekabez beteriko erronka bat baita bizitza.

Parte hartzen ez dugun erabaki batek munduratzen gaitu, baina, nolako edo halako izan, bide bat edo beste aukeratzera behartzen gaituzte berandu baino lehen. Izan pertsonal, izan kolektibo. Batzuetan kontzienteago besteetan baino. Egokituko zaigu zertan trebatu nahi dugun erabakitzea, zientzietan ala letretan, kirolean ala musikan. Eta deliberatu beharko dugu etorkizuneko zimenduak non, nola eta norekin eraiki.

Badira, hankak lokazteko beldurragatik, azazkalak jateari gustua hartu diotenak, patxada dutenak lanabes. Damuen beldur, bihozkada baten zain ematen dute bizitza zenbaitzuek, ingurukoen onespena noiz jasoko. Eta beste batzuei nekeza zaie zirt edo zart egitea presioa belarri atzean sentitu arte. Hautu kontzienteak, betiere. Edo ez, akaso erosoegi bizi gara maskarak erantzi eta ausart jokatzeko.

Atzera bueltarik gabeak bihur daitezke erabakiak, ados. Halere, susmoa dut hobe joango litzaigukeela alferrikako batailetan indarrak xahutu ordez senari jaramon eginda emango bagenitu pausoak, ez ondorioek gidatuta. Buruko mamuak dantzan baditugu, kostata egingo baitugu bidea. Aurrena, saiatu; gero, gerokoak.

[Goiena-n argitaratua]

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s