Zer moduz?

Bat­-batekoa. Kortesiazkoa gehienetan. Jakin­-minak bultzatutakoa bestetzuetan. Bi, hiru, lau segundoko isilunea. Ozena. Belarriak mutu. Begiak klisk, lepoak krak. Arnasestua. Eztula. Eta azkura. Ziurtasunik ezaren sintomak. Bekainak zimurtu eta hotzikarek ubeldutako ezpainak dantzan. Ahots apalaren aurka tiraka, eta soka eztarrian. Esperotako erantzuna. Edo gordinena, akaso. Komodina: “Ondo, betiko martxan. Zu?”. Buruari men: baietz, baietz. Kito. Nola bestela?

Zer-nolako trantzea. Itolarriari iskin egiteko pilula aringarria. Gezur erdia edo egi galdua, pentsatu eta esan gabekoen baratza loratzeko ongarria. Alferrik. Berba garratzak dastatze hutsak lotsagorritzen gaitu, izutzen, mikazten. Ezinegonekin ezkutaketan jokatzen hezi baikaituzte, gordelekua baino toki erosoagorik ez dagoela ikusarazten, karkabak ia-ia ikusezin bihurtzen, barrenak soilik klandestinitatean hustu ditzakegula sinesten edota lur jotakoa are gehiago lurperatzen. Eta bai. Bada saihesbide bila noraeza bizitoki duenik.

[Goiena – ‘Puntua’ aldizkaria]

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s